ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian



HELBIDE BERRIA/NUEVA DIRECCION:orain.blogia.com
Posta elektronikoa/Correo electrónico: orainaldizkaria@euskalerria.org
ORAIN-ek KORRIKA 16EKIN:www.korrika.org
ORAIN EGUNKARIAREKIN.Kasu itxita orain!.Informazio gehiago:www.egunkaria.info

Temas

Archivos

Enlaces


Guztira, 311.303 euro lortu dira EITB maratoian

20081219100449-logo-maratoia.gif

EITB Maratoia bukatu egin da. Guztira, 311.303 bildu dira. Iaz apur bat gorago itxi zen markadorea, baina ez askoz gehiago. Gainera, lortutako kopuruarekin buruko gaixotasunen ikerketa egingo da.Adimen guztiak-dira eta ederrak lelopean, EITB taldeko hedabideak (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, Radio EITB Irratia eta eitb.com) informazio eta sentsibilizazio kanpainan murgilduta dago.Atzo, egun guztian, ehun pertsona famatuk baino gehiagok deiei erantzun zieten 902 54 25 25 telefono zenbakian. Telefonoz ez ezik, honako kontu korronteotan ere dirua sartu daiteke:

BBK: 2095 0611 00 9109513824
Kutxa: 2101-0381-09-0012030854
VITAL: 2097 0178 18 0018553687

Bestalde, Carlos Peña igerilari tolosarra Bilboko itsasadarrean 24 orduz etenik gabe igeri egiten dago, EITBko elkartasun maratoiaren baitan. 10:00etan hasi da igeri itsasadarrean eta 24 ordu etenik gabe igeri egiten saiatuko da. Erronka horretan hainbat arazo izan ditu (trajean pitzatua, nekea, zerbikaletako mina, zorabioak eta hotza), gauerdiko 24:00etan bere horretan jarraitzen zuen. Eskerrak eman nahi genizkioke parte hartu dutenei, diruz lagundu duten norbanako eta enpresei, BIlboko eta Tolosako udalei eta nola ez, Carlos Peñari. Gogoan izan, gaur egun osoan zehar telefonoak irekita jarraituko duela, astirik izan ez duten horientzat. Maratoi honetan,ORAIN aldizkaria lagundu du.

 

19/12/2008 10:04 Autor: Maudili Prieto. Enlace permanente.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras; Emprendedor ven a Iniciador Aragón.