ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian |
![]() HELBIDE BERRIA/NUEVA DIRECCION:orain.blogia.com
Posta elektronikoa/Correo electrónico: orainaldizkaria@euskalerria.org ORAIN-ek KORRIKA 16EKIN:www.korrika.org ORAIN EGUNKARIAREKIN.Kasu itxita orain!.Informazio gehiago:www.egunkaria.info |
|
|
Ertzaintzak 10 kilo amonitol eta bi kilo metraila zituen lehergailu bat indargabetu du gaur goizaldean Hernanin errepigailu baten aurka izandako atentatuaren lekuan, Vasco Pressek ikerketako iturriak aipatuta jakitera eman duenez. Baina gero, beste bizkarzorro bat aurkitu dute baina beste lehergailu bat dela ezeztatu dute.Herrizaingo Sailak esan du bonbak lehenengo eztanda ikertzeko hara hurbiltzen ziren agenteen aurka lehertzea zuela helburu.Aurreneko lehergailuak 01:00etan egin du eztanda, baina agenteak ez dira goiza arte hara hurbildu, badaezpada tranpa bat zen, hain zuzen ereIngurua arakatzen hasi direnean, ertzainek kable bat duen objektu bat atzeman dute. Ontzi baten barruan 10 kilo amonitol eta bi kilo metraila zituen lehergailua zela ikusi dutenean, indargabetu egin dute. |