ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian |
![]() HELBIDE BERRIA/NUEVA DIRECCION:orain.blogia.com
Posta elektronikoa/Correo electrónico: orainaldizkaria@euskalerria.org ORAIN-ek KORRIKA 16EKIN:www.korrika.org ORAIN EGUNKARIAREKIN.Kasu itxita orain!.Informazio gehiago:www.egunkaria.info |
|
|
BERRIAko berrimailea/Lazkao.-Lazkaoko Udalak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, ETAren atzoko atentatua gaitzesteko. Bukatutakoan, gizonezko bat herriko tabernan sartu da, atea eta leihoak makil batez suntsitu ondoren, eta barrenean botilak, hainbat objektu eta D3Mko kartel batzuk ere hautsi ditu. Ertzainek atxilotu dute gero. Atzoko eztandak kalteak eragin zituen gizonezko haren etxebizitzan, iturri ofizlalek azaldu dutenez. Handik ordu batzutara askatu dute gizona, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. Ez dago argi Ertzaintzak haren kontra kargurik aurkeztu duen. Lazkaoko alkate Patxi Albisuk erasoa gaitzetsi du.ETAren atentatuaren kontrako protesta ekitaldia eguerdian hasi da, udaletxearen aurrean. Gipuzkoako Goierriko herri horretako alkate Patxi Albisuz (EAJ) gain, Eusko Jaurlaritzako bi ordezkari, Miren Azkarate (Kultura sailburua eta bozeramailea) eta Joseba Azkarraga (Justizia sailburua, EAkoa), PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai Patxi Lopez, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano (EAJ), EAJko presidente Iñigo Urkullu, Antton Karrera (Ezker Batukoa) eta Maria Jose Usandizaga (PPkoa) ere agertu dira protesta kontzentraziora, hainbat herritarrekin batera. Jarraian, ordea, liskarra izan da. Gizonezko bat handik gertu dagoen ezker abertzalearen Antsoategi herriko taberna-ra joan da, makil bat eskuan, eta atea (taberna itxita zegoen) eta leihoak mailu batez suntsitu ondotik, barrura sartu egin da. Han botilak, hainbat objektu eta D3Mko kartel batzuk ere hautsi ditu. Gutxira atxilotu du Ertzaintzak. Iturri ofizialen esanetan, atzoko atentatuak gizonezkoaren etxebizitzan hainbat kalte eragin zituen.Eskualdearen aldizkarik hainbat xehetasun eskaini ditu. "Antsoategi elkarteko kide baten arabera, 'dena txikituta' dago, 'kristalak, telebista, kafe makina, ordenagailua, paretetako koadroak ere puskatu ditu'. Tabernaren arduradunek, txikizioak 'egun argitan eta lasai asko' egin izana ere salatu dute. Lekuko hauen arabera, ertzainak etorri direnean, erasotzailea tabernan bertan zegoen eta ertzainek 'bete-betean harrapatu dute'. Eskuburdinak jarri eta identifikatu ondoren, atxilotuta eraman dute. Gizonezkoa lazkaotarra da eta gertakarien ondoren jakin denez, PSEko zinegotzi ohi baten semea da. Gainera, ETAren jomuga izan den Herriko Etxearen gainean bizi da".Iturri berari jarraiki, gertakarien ondoren, Patxi Albisu alkatea eta Lazkaoko Udaleko hainbat ordezkari Antsoategi herriko tabernan izan dira. "Edozein indarkeria motaren aurka" daudela berretsi, eta gertakari hauek ere salatu egin ditu Albisuk. |