Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

ELECCIONS ESTATS UNITS 08:OBAMA GUANYA LES ELECCIONS/OBAMAK HAUTESKUNDEAK IRABAZI DU

ELECCIONS ESTATS UNITS 08:OBAMA GUANYA LES ELECCIONS/OBAMAK HAUTESKUNDEAK IRABAZI DU

 EITB-ren berrimaileak bereziaren eta EFE agentzia.

 Barack Obama demokratak atal berria idatzi du gaur Historian eta AEBetako azken oztopo arrazista deuseztatu du Etxe Zurirako hauteskundeetan irabaziz.

Illinoisko senatariak egi bihurtu du Martin Luther King eskubide zibilen ekintzailea zenaren ametsa. "Nire seme-alabak egunen batean euren azalaren koloreagatik epaituko ez dituen herri batean bizitzea egiten dut ametsetan", esan zuen Kingek. Garai hartan, eta duela gutxi arte, pentsaezina zen beltz bat AEBetako presidente izatea.

Obamak hauteskundeak irabazi ditu gaur, baina aise, gainera. 270 ordezkari lortu behar zituen Hautesleen Biltzarrean, eta zenbait estatutan botoen zenbaketa amaitu ez bada ere, oraingoz 338 ditu. McCainek, aldiz, 160 baino ez. Botoen %52 Obamak, %47 McCainek.

2004ko eta batik bat 2000ko hauteskundeetan lehia oso estua izan zen. Atzo, adibidez, hilabete batzuk pasatu behar izan ziren hauteskundeen irabazlea nor izan zen jakiteko, eta azkenean Auzitegi Gorenak Bushi eman zion garaipena, hilabete batzuen buruan. Gaur, ordea, laster ezagutu da hurrengo presidentearen izena, Obamak azkar bereganatu baititu Pensilvania, Ohio eta Iowa estatu erabakigarriak.

Duela lau urte errepublikanoen alde bozkatu zuten beste bost estatu ere irabazi ditu demokratak: Florida, Mexiko Berria, Colorado, Virginia eta Nevada.

Obamaren garaipenak itxaropen eta euforia aldarria zabaldu du herrialde osoan, batez ere afroamerikarren artean. Hautagai beltzaren alde bozkatu izanagatik, AEBak esklabotzatik libre gelditu direla uste dute gaur askok.

Afroamerikar asko hiri handienetako kaleetara atera dira, euretako bat presidente izango dela ospatzeko.

AEBak lur jota dauden honetan, Obamak itxaropena ekarri die herritarrei, eta inoiz ikusi ez den poztasuna sumatzen zaie. Aldaketa nahi zuten.

Aldaketarako arrazoiak

Duela 21 hilabete hauteskunde lehia hasi zenetik, McCainek beti aldapan gora egin behar izan du. Argi zegoen urte hau demokratena izango zela. Azken finean, Bushen ondarea oztopo handiegia izan da. Alderdi Errepublikano osoaren ospea une txarrean dago.

McCain ideia jakin bat zabaltzen saiatu da kanpainan: Obamak baino esperientzia handiagoa dauka eta, hortaz, herrialdea bide onetik gidatzeko aproposena da. Baina herritarrek ez zuten nahi esperientzia, aire freskoa baizik, eta Obama izan da amets gehien sortu diena.

Izan ere, gehienak krisi ekonomikoak jota eta Bushen politikaz nazkatuta daude, eta hautagai demokrata salbatzailetzat hartu dute.

Orain, Obamak erakutsi egin beharko du aldaketa egia izango delaHainbat arazori aurre egin beharko die, tartean krisi ekonomikoa eta milaka pertsona hil dituzten bi gerra (Irak eta Afganistan).

Bere eskuetan dago mundua hobetzea.

Demagun AEBek giza eskubideak errespetatzen dituztela, bakea nahi dutela eta ez gerra, berdintasun harremana dutela gainerako herrialdeekin eta, oro har, herrialde atsegin bihurtzen dela guztien begientzat. Izan ere, munduak ere, Luther Kingek bezala, amets bat dauka.

 

ELKARRIZKETAK HAUTAGAIEKIN

Obama: "Herri honen ametsa bizirik dago"

Herritarrek Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari berria aukeratu izana askok eskatzen zuten "erantzuna" dela esan du gaur goizean Barack Obamak. Bere uste, AEBetara "aldaketa" heldu da. "Herri honen ametsa bizirik dago", gaineratu du Chicagon, bere aurreneko hitzaldian.

Chicagoko Grant Parkean hauteskundeetan irabazi ondoren egin duen aurreneko agerraldian, Obamak esan du estatubatuarrek mezu bat munduari bidali diotela,ez garela estatu gorri eta urdin bilduma bat. Ameriketako Estatu Batuak gara, eta izango gara”.

Obamaren garaipena ospatzeko bildu diren 70.000 lagunek kanpainaren leloa errepikatu dute ekitaldian zehar, “Lortuko dugu. Obamak ibilbidea diru gutxirekin hasi zutela gogoratu du, eta jendarteari bere garaipena izan dela esan die.

Datorren urtarrilak 20tik aurrera AEBetako hurrengo lehendakaria izango dela jakin ondoren bota duen aurreneko hitzaldiak 16 minutu iraun ditu. Lasai agertu da Obama agertokian. Bertan, AEBek bizi duten ekonomia-krisi larria onartu du.

McCain: "Nirea izan da akatsa"

John McCain hautagai errepublikanoak aitortu egin du gaur Barack Obamaren garaipena AEBetako hauteskundeetan, Phoenixen (Arizona) eskainitako prentsaurreko batean.

"AEBetako herriak hitz egin du. Obama senatariari deitu diot eta zoriondu egin dut biok maitatzen dugun herrialdeko presidente hautatua izan eta gero", nabarmendu du.

Arizonako senatariak esan du Obamaren garaipena "aurrerapen handia" izan dela AEBentzat, eta "arrazakeria gainditu dugun erakusle".

McCainek hotel batean hitz egin du, Cindy emaztearekin, Sarah Palin presidenteordetzarako hautagaiarekin eta Todd Palin haren senarrarekin batera. Aurrean, jarraitzaile gutxi zituen.

Chicagon, aitzitik, 100.000 pertsona baino gehiago atera dira kalera Obamaren garaipena ospatzeko.

"Normala da gaur etsita egotea, baina bihar gainditu egin behar dugu. Akatsa nirea izan da, ez zeuena", esan du jarraitzaileen aurrean McCainek.

"Kanpaina hau nire bizitzako ohore handiena izango da", gaineratu du.

Senatariak herritar guztien batasuna eskatu du, Obama laudatu du eta Joseph Biden Obamarekin presidenteorde izango dena bere "lagun ona" dela esan du.

"Jainkoak nire etsai ohi eta nire hurrengo presidentea inspira dezala", amaitu du McCainek.

 

Podeu continuar seguint l´actualitat de primera mà i durant 24 hores mitjançant l´enllaç especial http://www.cnn.com/CNN/Programs/ 

0 comentarios