Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

AGUR JELTZALEKIN KOALIZIOARI: Koalizioak ez du zentzurik, EAJ "lehengo garaietara itzuli delako", Ziarretaren esanetan



Bestalde, Eusko Alkartasuneko presidenteak azpimarratu du alderdi bakoitza bere siglekin aurkeztea dela logikoena eta normalena, eta koalizioan joatea dela ez-ohikoa. Hori dela eta, bere alderdiak hartu duen erabakiak sortu dituen erabakiak ez dituela ulertzen erantsi du.

GURE BERRIMAILEAKOAK.BILB
Unai Ziarreta Eusko Alkartasuneko presidenteak iragarri duenez, berak zuzentzen duen alderdia bakarrik eta mezu independentista batekin aurkeztuko da datozen hauteskundeetara, "EAJren inboluzio politikoaren aurrean". Ziarretak Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusia alboan zuela egin du agerraldia, martxoko hauteskunde autonomikoetara hautagaitza propioarekin aurkezteko astelehenean hartu zuten erabakiaren inguruko azalpenak emateko.
Aipatu erabakiak gainerako alderdien artean sortu duen zalaparta ulertzen ez duela azaldu du, izan ere, "logikoena eta normalena alderdi bakoitza hauteskundeetara bere siglekin aurkeztea da, eta koalizioan joatea da ez-ohikoa", azpimarratu du. Iraganean EAJ-EA koalizioa "zentzuzkoa" zela esan ostean, Ziarretak nabarmendu du jada zentzu hori galdu duela, "EAJk Estatuari kontzertu politikorako proposamena eginda, gaindituta zeuden garaietara itzuli delako, inboluzio politiko batean sartu delako".
"Jauzi kualitatiboa"
Ziarretaren iritzian, azken hamar urteotako koalizioak "EAJ erabakitzeko-eskubidearen eta Euskal Herrriaren subiranotasunaren alde inplikatzeko balio izan du, baina, tamalez, hori iragana da". EAko presidenteak gaineratu duenez, "blokeo politikoaren aurrean jauzi kualitatibo bat emateko unea iritsi da, baina EAJk ez du nahi Estatuarekin konfrontazio demokratiko eta baketsurik izateko asmorik egungo marko juridiko-politikoa gainditzeko".Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko EAJk zuen arrazoi bakarra boterea mantentzea dela esan du, "egungo markoa kudeatzen jarraitzeko, subiranotasunaren alde urratsik eman gabe". Jarrera horrek, 2001a ezkero, boto nazionalistak galtzea ekarri diola erantsi du.EAJren jarreraren ondorioz hirukoa (EAJ-EA-EB) berriro osatzea ezinezkoa den galdetuta, Ziarretak adierazi du "zaila" izango dela "Euskal Herriak dituen eskubide kolektiboak ukatzen dituen alderdiekin" akordioetara heltzea, Ezker Batuari aipu eginez.
Balizko polarizazioa eta kritikak
Hauteskunde-kanpaina Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopezen arteko lehia bilaka daitekeela eta, Ziarretak esan du balizko polarizazio hori "komunikabideetan" emango dela inon ematekotan. Bere ustez, martxoko hauteskundeetako polarizazioa "egungo markoa kudeatzen jarraitu nahi dutenen eta egungo markoa gainditu nahi dugun alderdien artean eman beharko litzateke".Bestalde, Gipuzkoako EAren zuzendaritzak koalizioa hausteko erabakia kritikatu duen arren, Ziarreta erabat ziur agertu da "leialki" jokatuko dutela.



0 comentarios