Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

Bilbo Metroaren 3. lineako obren gaineko lehiaketa prozesua datozen asteotan abiaraziko da.

Azpiegitura berriak Bilbo iparraldeko auzoak zerbitzatuko ditu, eta obra horri esker 71.000 bizilagunek baino gehiagok metroa etxetik 10 minutu baino gutxiagora izango dute.

Eusko Jaurlaritzak gaur egindako Jaurlaritzaren Kontseiluan baimena eman du Eusko Jaurlaritzak, Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako Euskal Trenbide Sareak (EAEko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko erakundeak) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko metroaren 3. linea (Etxebarri-Matiko linea) eraiki eta finantzatzeko lankidetza-hitzarmena sina dezaten. Administrazio-izapide guztiak amaitu ondoren –Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Eusko Legebiltzarrak hitzarmena berretsitakoan– Eusko Jaurlaritzak, ETSk eta Bizkaiko Foru Aldundiak 3. linea egiteko hitzarmena sinatuko dute, eta ondoren, ETSk obrak kontratatzeko lehiaketak abiaraziko ditu, erakunde horren ardura baita proiektuak idatzi eta zuzentzea, eta obrak egitea. Metroaren 3. linea erdi bana finantzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira 153,5 milioi euro inbertituko dira, 5 urtetan banatuta: - 2008 1.972.787,29 € eta 2009 29.333.389,94 €.Gero,2010: 43.830.994,14 €;2011:65.151.723,37 € eta,azkena,2012:13.288.829,17 € 2008ko ekitaldiari dagokion ordainketa, hitzarmen hau sinatzerekin batera egingo da.

LINEA BERRIA DATU TEKNIKOAK

Metroaren 3. lineak 5 minututik behin eskainiko ditu tren-zerbitzuak Etxebarriko San Antonio eta Matikoko geltokien artean, eta linea horri esker 71.000 bizilagunek baino gehiagok metro-geltokia etxetik 10 minutu baino gutxiagora izango dute. Lineak 5.885 metroko luzera izango du, eta 7 geltoki (San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Alde Zaharra, Uribarri eta Matiko). 3. linearen behin betiko trazaduraren ezaugarrien artean aipatu beharra dago, Alde Zaharreko geltokia ez dela terminala, lotura-geltokia baizik. Horrela, bada, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Zurbaranbarri zeharkatu ondoren, 3. linearen erabiltzaileek Alde Zaharreko geltokira iritsi, eta 1. edo 2. linea hartu ahal izango dute. Alde Zaharreko geltokia utzi ondoren, 3. lineak Uribarri eta Matiko auzoetarantz egingo du. Proposamen berri honekin Zumalakarregiko geltokiak (lehendik ere martxan dagoenak) eta Uribarrikoak (3. linearen lehenengo trazadura-proiektuan jasotakoak) bat egingo dute, eta Uribarri auzoaren azpian lurpeko geltoki bat egingo da. Bestetik, Etxebarriko San Antonio eta Txurdinaga artean ez da ia aldaketarik izango hasierako proiektuarekiko. Etxebarriko geltokia aire zabalean egingo da; Otxarkoagakoa eta Txurdinagakoa berriz, lurpean.

 

0 comentarios