Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

Euskararen Nazioarteko Eguna balantzea:EAEk 138.000 elebidun irabazi ditu azken 17 urteetan

Egun, 1991. urtean baino 138.000 elebidun gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Gauzak horrela, 16 urtetik gorako biztanleriaren %30k euskara eta gaztelera menperatzen ditu EAEn. %18ak euskaraz badaki, baina ez du erabiltzen. Euskara ikasteko gogoek ere gora egin dute. Euskaltegiek azken zortzi urteetako matrikulazio daturik hoberena lortu dute aurten, guztira 30.000 lagun. Horrez gain, euskara ikasten ari diren etorkinen kopurua hiru halakotu egin da. Hala ere, Iparralden euskarak atzera egin du, guztira 4.400 elebidun galdu dituztelako. Nafarroan, berriz, 16.000 lagunetik gora euskaraz ikasi dute azken 15 urteetan, gaur Koldo Martinez Euskara Kultur Elkargoko presidenteak azaldu duenez. Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Martinezek datorren urteko aurrekontuetan Euskarabideri eskainitako diru-laguntzen "murrizketa izugarria" salatu du.Hala ere, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikan "jarrera eta borondate" aldaketa egon dela goraipatu du. Hala ere, Euskarabidea institutua "espero genuen baino motelago" dabilela nabarmendu du. Bere ustez, euskarak Nafarroan bizi duen egungo egoera "hoberena" da. Euskara "guztion ondarea" dela "zabaldu beharreko" ideiatzat jo du.Hainbat jarduera antolatu dituzte gaur Euskararen Eguna (abenduak 3) ospatzeko. Eusko Jaurlaritzak ekitaldia egingo du iluntzeko 19:30etan Gasteizen. Bertan Ukan sariak banatuko ditu Ibarretxe lehendakariak.

 

 

0 comentarios