Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

Bi ertzainen bizilekua airatzeagatik dimititzeko eskatu dio Balzak Urkijori .Vostè està acreditat:Urquijo s´ha tornat abertzale

Ertzaintzaren jarduerak interes handia pizten du PPrengan. Carlos Urkijo eledunaren eta Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arteko ika-mikek kazeta orri bat baino gehiago bete dituzte. Hori amaitzea nahi du Balzak eta PPko legebiltzarkidearen dimisioa eskatu du, Urkijok publiko egin baitu Bruselan lan egiten duten bi ertzainen bizilekua. Bi ertzain horien bizitza «arriskuan» jartzen duelako PPko eledunaren azken ateraldia «oso larritzat» jo du Herrizaingo Sailak, eta legebiltzarkide akta kentzeko eskatu dio PPri. Halaber, ertzain horien segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela esan du Javier Balza sailburuak. Herrizaingo Sailak egiten duen lanaren inguruan xehetasun guztiak jakin nahi ditu Urkijok. PPko eledunaren gai kuttunetako bat da hori. Kasu honetan, baina, urrunegi joan dela uste du Balzak. Azken bi hilabeteotan ugariak izan dira PPko kideak Ertzaintzaren inguruan egin dituen adierazpenak. Ertzainen %94k ez diola Espainiako Konstituzioari men egin, bost urte daramatzatela «etakide bat bera ere» atxilotu gabe, ezker abertzalearen ekitaldietan ez dutela «behar besteko» indarrez erantzuten... eta modu horretako hamaika adierazpen egin ditu.
Oraingoan, «asaldatuta» agertu da Urkijo, bi ertzainek Bruselan duten etxebizitza batengatik 1.800 euroko errenta ordaintzen duelako Herrizaingo Sailak. Gainera, jakin badaki PPko eledunak ertzain horiek non bizi diren, eta haien helbidea airatu du, esandakoari sinesgarritasun handiagoa eman asmoz.
Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritza bitartekari lanetan ari diren bi ertzainek egiten duten lanaren inguruan galdetu zion Urkijok Balzari, atzo. Galderarekin batera, bere azalpena eman zuen PPko eledunak. Urkijok asaldu zuenez, bi ertzain horiek «luxuzko gidari lanak baino» ez dituzte egiten Bruselara doazen legebiltzarkideentzat. PPren irudiko «inkoherentea» da lan hori egitea , «are gehiago ertzain horiek duten maila zein den kontuan hartzen bada». Hala, «dirua xahutzea» leporatu zion Herrizaingo Sailari Urkijok.
Legebiltzarretik kanpo jarraitu zuen eztabaidak. Urkijok esandakoak esan ostean, eta Balzak haren dimisioa eskatu ondoren, alde batetik zein bestetik erreakzioak ugaritu ziren. Urkijok esandakoa arrazoitu zuen PPk. Haien ustez, etxebizitza hori hutsik dago gaur egun. Hori dela eta, airatutako informazioak ez diola inori «kalterik» egiten dio. Komunikabideetara igorritako agiri batean Balzaren jarrera kritikatzen du PPk, eta ez duela Urkijo legebiltzar taldetik botako esan du. Herrizaingo Sailak, berriz, PPren argudioa «gezur infantila» dela azpimarratu du. Balzaren sailaren arabera, egia da etxebizitza horretan ez dela inor bizi , «ertzainak oporretan daudelako». Baina 2009an etxe horretara itzultzekoak zirela azaldu du.

 VOSTÈ ESTÀ ACREDITAT.

Diuen que el temps posa a cadascú al seu lloc.Diuen que qui llença un boomerang malament li torna i li fot un cop a la cara impressionant.Però ara haurem d´afegir una novetat:Si ets diputat del PP i dónes adreces de cases ocultes del departament d´Interior de Lakua és que t´has tornat abertzale.Carlos Urquijo,dins del PP,és el lleig al qual se li deixa participar en totes les festes i acaba per vessar el got de vi dins de l´escot de la darrera solterona que hi corre abans que la festa finalitzi i pugui “mullar”.Urquijo és així.Ell va retornar allò que en diuen “el sindrome del Norte” a la Guàrdia Civil.Concretament,la Guàrdia Civil a l´Aeroport de Bilbao pot escoltar-te en alemany,en lituà,en serbi,en xinès,en anglès i,fins i tot,et toleren el valencià normatiu de Paco Camps,però l´euskara no.Ni el bizkaitarra.Bilbao és Espanya i a Espanya només hi ha un idioma,l´espanyol.Això,tan intrínsec de la Benemèrita,ho va fer intrínsec en si mateix Carlos Urquijo quan era delegat del govern espanyol a Euskadi.Ja sabem que a Urquijo un llibre de Bernardo Atxaga li provoca urticària,quan veu el “Telenorte” canvia durant 2 minuts de canal mentre donen el “Gaurkoak” per TVE1 i quan veu que “El Correo” fa promocions de productes en euskara es pren una aspirina.Ara,que passi informació d´interés a ETA era el que no ens podíem esperar i Balza,gran lluitador en aquesta causa,demana als populars de Basagoiti no el convidin a més festes,perque ja les ties se´n van quan el veuen.Paradoxes de la vida,mentre als d´ERC no els senta bé la llibertat d´expressió,a Urquijo se li acudeix posar una caputxa en la seva vida.Això si,que aprengui euskara,no vagi a ser que després no entengui els manuals d´instrucció per posar un explosiu i acabi deixant sense llum als ciutadans de Soria o de Palma de Mallorca.Si ja en castellà li costa entendre l´article 3.2 de la Constitució...Basagoiti:aurrera begira?.Orduan,Urquijok kale gorrira eta Enplegu bulegora.

0 comentarios