Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

10 kilo lehergai eta bi kilo metrailaz osatutako Hernaniko bonba-tranpa desaktibatu dute

Ertzaintzak 10 kilo amonitol eta bi kilo metraila zituen lehergailu bat indargabetu du gaur goizaldean Hernanin errepigailu baten aurka izandako atentatuaren lekuan, Vasco Pressek ikerketako iturriak aipatuta jakitera eman duenez. Baina gero, beste bizkarzorro bat aurkitu dute baina beste lehergailu bat dela ezeztatu dute.Herrizaingo Sailak esan du bonbak lehenengo eztanda ikertzeko hara hurbiltzen ziren agenteen aurka lehertzea zuela helburu.Aurreneko lehergailuak 01:00etan egin du eztanda, baina agenteak ez dira goiza arte hara hurbildu, badaezpada tranpa bat zen, hain zuzen ereIngurua arakatzen hasi direnean, ertzainek kable bat duen objektu bat atzeman dute. Ontzi baten barruan 10 kilo amonitol eta bi kilo metraila zituen lehergailua zela ikusi dutenean, indargabetu egin dute.
Lehen eztanda "handia" izan da eta alboko herrietan ere entzun dute, baina ez du inor zauritu, Herrizaingo Sailaren iturriek eitb.com-i jakinarazi diotenez.
Dena dela, lehergailuak kalte materialak egin ditu, eta orain norainokoak diren aztertzen ari dira.Halaber, atentatuaren ondorioz, Hernaniko bizilagunak telebista seinale barik geratu dira.Atentatua Santa Barbara auzoan jazo da. Ikerketaren iturriak aipatuta informazio agentziek ziurtatu dutenez, errepikagailurako bideetan "Kontuz, bonba" zioten kartelak aurkitu dituzte.

 

0 comentarios