Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

ETAk furgoneta-bonba bat eztandarazi du Madrilen, 'Euskal Y'ren enpresa baten aurka,bitartean Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi ditu D3M eta Askatasuna

ETAk furgoneta-bonba bat eztandarazi du Madrilen, 'Euskal Y'ren enpresa baten aurka,bitartean Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi ditu D3M eta Askatasuna

ETAk furgoneta-bonba bat eztandarazi du 09:00etan Madrilgo Campo de las Naciones-en, 'Euskal Y' eraikitzen lan egiten duen Ferrovial Agroman enpresaren egoitzaren aurrean, baina ez da inor zauritu.Ordu erdi lehenago, Gurutze Gorriak ETAren abisua jaso zuen. Poliziak furgoneta susmagarri bat atzeman zuen leherketa jazo baino lehen.Eztanda oso handia izan da eta alboko herrietan ere entzun dute.Ferrovial Agroman enpresak Legutio eta Eskoriatza arteko obrak egiten ditu. Tarte hori 2,4 kilometrokoa da eta 2010eko amaieran egongo da bukatuta.Furgoneta-bonbak hiru metro diametroko eta metro bat sakoneko zuloa egin du lurrean. Gainera, alboko eraikinetako beirak hautsi egin dira eta M-40 autobideko zubi batean kalte materialak izan dira, baina egitura ez dago kaltetuta.Ribera del Loira kalean aparkatuta zeuden 50 ibilgailuk ere kalteak izan dituzte.Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak baieztatu duenez, atentatuan erabilitako ibilgailua bart ostu dute, Pozuelo de Alarcon herrian.07:37an, Gurutze Gorriaren Koordinazio zentroak ETAren deia jaso zuen. Deiak berak baieztatu egiten du atentatua AHTren enpresaren aurka izan dela.Hain zuzen ere, zera esan du deiaren egileak: "ETAren izenean deitzen ari naiz. Bonba-furgoneta bat utzi dugu Ribeira del Loira kalean, Ferrovial-Agromanen egoitzaren ondoan, eta 09:00etan lehertuko da". Berehala, Gurutze Gorriak Espainiako Polizia ohartarazi zuen eta anbulantzia bat bidali zuen erakunde armatuak esandako tokira.Poliziak segurtasun-eremua ezarri zuen Campo de las Naciones inguruan. Hori dela eta, kaos handia eratu da Espainiako hiriburuan eta hainbat kilometrotako auto-ilarak sortu dira.Bitartean,Espainiako Auzitegi Gorenak gauerdian erabaki du Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataforma eta Askatasuna alderdi politikoa baliogabetzea, Espainiako Estatuaren Abokatuaren eta Fiskaltzaren helegiteak kontuan hartuz. D3Mk eta Askatasunak ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana dutelakoan utzi ditu baliogabe Gorenak, eta ezingo dute martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte-hartu.Biok orain 48 ordu dauzkate Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartzeko. Ostiralean hasiko da kanpaina.Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalak, berriz, bihar,asteartea, erabakiko du D3Mren eta Askatasunaren jarduerak eten edo ez.

0 comentarios