Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

EAE Hauteskundeak/Eguneroko egunkaria:PSE-k 25 aulkiak lortu du eta Patxi López lehendakari nahi du,Imazek,katalanakoak aurrez,Ibarretxeri kolpez kolpe eta Ertzaintzak torturatu duela salatu eta gero, Castro espetxeratu du epaileak

Datozen orduetan jakingo da Eusko Alkartasunak Arabako eserlekuari eusten dion edo PSE-EErako den. Joan den igandeko bozetarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren herritarrek postaz emandako botoak zenbatzen ari dira orain herrialdeotako hauteskunde batzordeak.EAk bi eserleku lortu zituen igandeko bozetan, bat Gipuzkoatik eta bestea Araban, PSE-EErekiko soilik zortzi botoren aldearekin. PSE-EEk, aldiz, guzira 24 eserleku eskuratu zituen EAEn.Arabakoa bere egiten badu, 25 eserleku izango ditu PSE-EEk, eta PPk lortutako 13 eserlekuekin, gehiengo absolutua (38) izango du Eusko Legebiltzarrean. Hartara, ez luke UPD alderdiak lortutako eserlekuaren beharrik izango.Bitartean,Hauteskundeetatik soilik lau egun igaro direla egin dio EAJk gobernabide akordiorako eskaintza PSEri: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian «akordio instituzional handia» hitzartzea proposatu dio. Akordio horri forma emateko, jeltzaleek koalizio gobernua zein legegintzaldirako hitzarmena egitea proposatu diete sozialistei, betiere Ibarretxe lehendakari izanda. «Euskadiri eta beste hainbat erakunderi, tartean [Espainiako] Estatuari, egonkortasuna emango dien akordioa hitzartzea eskaini diogu PSEri». Horrela azaldu du proposamena Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak. Alderdi sozialistarekin hitzarmena «lehenbailehen» lortu ahal izateko, elkarrizketa eta negoziazio prozesua hastea proposatu zion atzo EAJk PSEri, Sabin Etxean izandako batzarrean. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdiekin hasitako bilera errondaren estreinako hartu-emana izan zen atzokoa. Bilera laburra izan zen: 40 minutukoa. 10:40etatik 11.20era. EAJren eta PSEren negoziazio ordezkaritzak bildu ziren: EAJtik Iñigo Urkullu ez ezik, Juan Jose Ibarretxe lehendakarigaia eta Joseba Egibar, Andoni Ortuzar eta Iñaki Gerenabarrena Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako presidenteak ere izan ziren. Eta, alderdi sozialistatik, berriz, Jesus Egiguren PSEko presidentea, Rodolfo Ares Antolakuntza idazkaria, Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusia eta Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten burua. Proposamena bi orritan jaso du EAJk. Igandeko hauteskundeetan boto eta eserleku gehien eskuratu dituen alderdia izateak ematen dion «zilegitasunetik» egin dio eskaintza PSEri. Urkulluk eman du proposamenaren berri komunikabideen aurrean. Ibarretxe batzarrean izan bada ere, prentsaurrekoan ez da agertu. Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko egonkortasuna bermatzeko ez ezik, EAJk beste lau oinarrien gainean lortu nahi du ituna PSErekin, EAJko buruak azaldu duenez: krisi ekonomikoari aurre egiteko; bakea bilatzeko, giza eskubideak sustatzeko eta «terrorismoa» borrokatzeko; «justizia soziala» bermatuko duten sektoreko politikak martxan jartzeko; eta blokeen politikatik «desberdinen arteko» akordiora jauzi egiteko. Euskal gizartearen «aniztasun politikoa» aintzat hartuta egin diote proposamena PSEri, Urkulluk azaldu duenez. Pluraltasun hori «aberasgarria» dela uste du EAJk, eta ziur da hari erantzuna ematen baldin bazaio, gizartearen arazoei ere konponbidea emango zaiela. Hori horrela, EAEn «etapa berria» irekitzeko garaia dela uste dute jeltzaleek. Neurri ekonomikoak bultzatzeko eta autogobernuan sakontzeko balio behar duen «desberdinen arteko elkarrizketa eta lankidetza» sustatu behar dela diote. Krisialdi ekonomikotik ateratzea, bakea lortzea eta EAEko egonkortasun politikoa bermatzea dira gizartearen lehentasunak, eta hargatik «erantzukizunez» jokatu beharra dagoela uste du EAJk. «Lidergo partekatuaren» garaia dela adierazi du Urkulluk, eta gizartearen lehentasunei «adostasunetik eta hitzarmenetik» erantzun behar zaiela. Metodologia eta egutegi zehatza ere jasotzen du jeltzaleen hitzarmenerako proposamenak: negoziazioak itxita nahi dituzte hilaren 18rako, akordioa gauzatzeko formulak 27rako, eta lehendakariaren inbestidura saioa apirilaren hasierarako. PSEk begi onez ikusi du eskaintzaren edukia, baina baldintza batekin: Patxi Lopezek izan behar du lehendakaria. Baldintza hori jarri izana oztopoa da jeltzaleentzat, eta, horregatik, ez du bilerak aurrera egin, Urkulluk azaldu duenez. Bere esanetan, PSE-EEk esan die eurek ere proposamen bera egingo dutela Lehendakaritzan daudenean, eta hori «zinikotzat» eta «tranpa politikotzat» jo du. Sozialisten kezka bakarra Lehendakaritza eskuratzea dela kritikatu du Urkulluk. EAJko presidentearen ustez, PSEren jarrera ez da inolaz ere lagungarria egoera ekonomiko honetan, eta ez da bozek eman duten emaitzen parekoa. Areago, Urkulluk gogorarazi du EAJk PSEk baino 80.000 boto eta sei eserleku gehiago dituela, eta ez diola uko egingo inbestiduran hautagaia aurkezteari. Jeltzaleek lehendakariaren hautaketa ez ezik, «urteko gainerako 364 egunetan egonkortasuna bermatzeko akordioa» ere eskaini dutela azpimarratu du. Gainerako alderdiekin ere bilerak egingo ditu EAJk. Hala ere, Urkulluk aitortu du akordio hori proposatu badute, PSEkin egin nahi dutelako dela. Eta gehiago gai hauetan,Josu Jon Imaz EAJko presidente ohi eta Petronorreko buruak ohartarazi du lider politiko batek jarrera «erradikalizatzen» baldin badu eta barruko iritziak gizartearen adostasunera moldatzeko gai ez bada, alderdia oposiziora eramateko arriskua duela. Lidergo politikoaren eta enpresarialaren arteko konparaketa izeneko hitzaldia egin zuen atzo Imazek, Bartzelonan, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak aurkeztuta. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzei buruz galdetu zioten Imazi, baina ez zuen iritzik eman nahi izan. Nolanahi ere, bere hitzaldian adierazi zuen lider politiko batek gai izan behar duela «erabaki arriskatuak» hartzeko, eta botereari uko egiteko. «Gizarteak ulertuko ez dituen erabakiak hartzean eta gizarteari galdetu gabe erabakiak hartzean datza gidaritza politikoa izatea», esan zuen. Baina,euskal politika ez amaitu hemen,Bost egun inkomunikaturik iragan eta gero, Manex Castrok salatu du Ertzaintzaren eskutik torturak jasan dituela. Ez du deklaraziorik egin nahi izan Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, baina presioak jasan dituenetz galdetu diotenean baietz erantzun dio. Epaileak hura espetxeratzeko agindua eman du urtarrilaren 16an Hernanin (Gipuzkoa) Ertzaintzaren aurka bi bonba tranpa jarri izana eta Lazkaoko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren aurka atentatua egin izana leporatuta. Ertzaintzak igandean atxilotu zuen Villabonako taberna batean zegoela. Horren harira egindako miaketetan lehergailuak egiteko materiala aurkitu zutela zabaldu zuen Efe berri agentziak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren datuen arabera. Orduz geroztik, eta atzo arte, inkomunikatuta izan da. Senideek ez dute haren berririk izan egun horietan, Eusko Jaurlaritzaren protokoloak ziurtatzen duen kontrara. Torturatuko zuten kezka handia agertu zuten, azken hiru urte hauetan Ertzaintzak ez baitu inor inkomunikatu. TATek ohartarazi zuen Ertzaintzak inkomunikatu izan duenean tortura salaketak jaso izan dituela, baina ez ordea inkomunikaziorik egon ez denean. Epailearen aurrean, zehaztasunik ez du eman Castrok, baina familiarekin egoteko aukera izan duenean «lasaiago» hitz egin du, eta zer-nolako torturak jasan dituen azaldu. Senideen kezkak egia bihurtu dira, AAMren arabera. Atxiloketan eta ondoko orduetan kolpeak eman zizkiotela salatu du, postura desorosoetan eduki dutela ertzainak bere gainean jartzen zitzaizkiolarik, eta ariketa fisikoak egitera behartu dutela. Lo egiten ez diote utzi, ohartarazi duenez, eta hurbileko jendeen aurkako mehatxuak etengabeak izan dira: amaren aurka, lagunen aurka, baita gainerateko senideen aurka ere. Hasiera batean, deklarazioak egiteari uko egin zion, baina egoera «jasangaitza» zela eta, poliziaren deklarazioa behartuta sinatu zuela argi utzi nahi izan du. Iker Sarriegi abokatuak urduri atzeman du, «bere barnean kikilduta». Kanpotik zauririk ez zitzaiola ikusten adierazi du, eta epailearen aurrean pasatu eta gero lasaitu dela, «bukatua» zela ohartu baitzen, Sarriegiren erranetan. Leporatzen zaiona ukatu du, baita poliziaren deklarazioan biltzen dena ere. Baina epaileak Fiskaltzaren eskaera onartu du, eta espetxeratzeko agindu du lehergailuak izatea egotzita, talde terrorista baten kide izatea eta erailketa saiakera egitea egotzita. Atzo arratsaldean Ertzaintzak hirugarren atxiloketa bat egin du Hernanin: Iraitz Santa Cruz. Era etxe bat miatu Plaza Berrian. Polizia operazio berarekin lotuta dago, berri agentziek zabaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz. Bestalde Mikel Garmendiaren senideek haren berririk gabe jarraitzen zuten atzo arratsaldean. Ertzaintzak herenegun atxilotu zuen Villabonan Castrori auto bat utzi ziolakoan, berri agentzien arabera. Hogeita lau ordu baino gehiago pasatu baziren, oraindik ez zekiten ezta inkomunikatuta zegoen ala ez. Tortura salaketaren aurrean AAMk erantzukizunak eskatu ditu, baita Javier Balza Herrizaingo sailburuaren dimisioa ere. Oso larria iruditu zaio Ertzaintzak berriro torturatzea. Uste du EAJren erabaki politiko bat izan dela, eta «hipokrita» dela Portu eta Sarasolaren tortura kasuak ikertu behar direla dioelarik «beren poliziak euskal herritar bat inkomunikatzea eta torturatzea». Aralarrek tortura salaketa hori ikertzeko eta argitzeko exijitu dio Jaurlaritzari. Jon Abril alderdiko koordinatzaileordeari ulertezina egin zaio Castro bost egunetan inkomunikatuta eduki izana, eta protokoloa indarrean jarri ez izana.




0 comentarios