ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian |
![]() HELBIDE BERRIA/NUEVA DIRECCION:orain.blogia.com
Posta elektronikoa/Correo electrónico: orainaldizkaria@euskalerria.org ORAIN-ek KORRIKA 16EKIN:www.korrika.org ORAIN EGUNKARIAREKIN.Kasu itxita orain!.Informazio gehiago:www.egunkaria.info |
|
|
AGENTZIAK/BILBO.Bake-prozesu garaian Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta PSE-EEko buruzagiek Batasunarekin egindako bilera politikoen aurkako ahozko epaiketa gaur goizean egin dute Bilboko Justizia Jauregian.Lehen aldia izan da historia osoan EAEko lehendakaria eta oposizioko alderdi nagusiko burua akusatuen aulkian eseri direla.Auzitegiak ebatzi beharko du lehendakariak eta sozialistek ezker abertzaleko ordezkariekin egindako bilerek Batasuna legez kanpo utzi zuen epaia urratu zuten edo ez.Akusazio popularrek, Ermuko Foroak eta Dignidad y Justicia elkarteak, 9 hilabete eta 4 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte denentzat (zigor handiena Otegirentzat), desobedientzia delitua egotzita. Ministerio Fiskalak guztiak absolbiltzeko eskatu du, ez baitu deliturik atzematen bilerotan. Lehendakariaren defentsak epaiketa nahi du Ezustea Mikel Casas lehendakariaren abokatuaren eskutik iritsi da, epaiketarekin jarraitzearen alde agertu baita. Epaileek auzipetutakoak absolbitzea nahi duela adierazi du.Bere hitzetan, lehendakariak, Lopezek, Aresek eta Batasunekoek jada bete dute zigorra akusatuen aulkian eseriz, eta orain errugabe direla frogatu behar da.Casasek gaineratu du Ibarretxek egin behar zuena egin zuela ezker abertzaleko ordezkariekin batzartu zenean, eta ez duela egin beste Gobernu demokratiko batzuek ere egin duten ezer.Azkenik, akusazio popularrek (Ermuko Foroa eta Dignidad y Justicia elkarteak) epaiketarekin jarraitzea eskatu dute, eta Espainiako Gobernuak ETArekin egindako bileren aktak eskatu dituzte (Suitzako Henri Dunant zentroak ditu).Fernando Garcia Capelo Ermuko Foroaren abokatuaren arabera, bilera horietan adostu zen, hain zuzen ere, Batasuneko eta PSE-EEko ordezkarien arteko batzarra,Alderdien Legea de facto indargabetzeko.Bere esanetan, horrek erakutsiko luke Lopez eta Ares ez zirela ezker abertzaleko ordezkariekin batzartu 2006ko uztailaren 6an, ETArekin baizik. |