Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

Lehendakariaren defentsak epaiketa egitea eskatu du, errugabea dela erakusteko

AGENTZIAK/BILBO.Bake-prozesu garaian Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta PSE-EEko buruzagiek Batasunarekin egindako bilera politikoen aurkako ahozko epaiketa gaur goizean egin dute Bilboko Justizia Jauregian.Lehen aldia izan da historia osoan EAEko lehendakaria eta oposizioko alderdi nagusiko burua akusatuen aulkian eseri direla.Auzitegiak ebatzi beharko du lehendakariak eta sozialistek ezker abertzaleko ordezkariekin egindako bilerek Batasuna legez kanpo utzi zuen epaia urratu zuten edo ez.Akusazio popularrek, Ermuko Foroak eta Dignidad y Justicia elkarteak, 9 hilabete eta 4 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte denentzat (zigor handiena Otegirentzat), desobedientzia delitua egotzita. Ministerio Fiskalak guztiak absolbiltzeko eskatu du, ez baitu deliturik atzematen bilerotan.

Fiskaltzak eta PSEren eta Batasunaren defentsek prozesua amaitzea eskatu dute                                                                                Gaurko saioan, alde guztiek aurretiazko argudioak mahaigaineratu dituzte. Horiek oinarri hartuta, epaiketarekin jarraitu edo bertan behera utzi erabaki beharko du auzitegiak. Astelehenean, 09:30ean, iragarriko du erabakia.Gaurko saioko lehen uneetan, Maria Angeles Montes EAEko fiskal nagusiak epaiketa gaur bertan amaitzea eskatu du.Montesek"Botin" auziko epaia gogorarazi du. Izan ere, auzi hartan, epaileek ebatzi zuten ezin dela epaiketa egin Fiskala eta akusazio partikularra aurka badaude, hau da, ezin dela akusazio popularrarekin baino ez egin. Eta kasu honetan, akusazio popularra baino ez dago.Bide beretik mintzatu dira Jone Goirizelaia Batasuneko mahaikideen eta Felix Rojo PSE-EEko buruzagien abokatuak, epaiketa bertan behera uzteko eskatu baitute biek.Euren esanetan, prozesuan Konstituzioak aitortzen dituen hainbat eskubide urratu dira, tartean babes judizial eragingarria izateko eskubidea. Eurek ere ‘Botin doktrina’ gogorarazi dute.Gainera, Felix Rojok iradoki du epaiketak “interes politikoak” dituela atzetik. Hori dela eta, prozesua baliogabetzea eskatu du.Bere aldetik, Goirizelaiak salatu du espetxean dauden lau auzipetuak (Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia) “sakabanatuta” daudela eta, hortaz, haien defentsarako eskubidea urratu dela.Azaldu duenez, aipatu mahaikideak beste kartzela batzuetara “hurbildu” behar izan zituzten epaiketa hasi baino hilabete lehenago, hala eskatu baitzuen aspaldi, baina azkenean ez diote eskaria onartu. Halaber, aspaldi eskatu zituen froga batzuk faltan daudela salatu du.

Lehendakariaren defentsak epaiketa nahi du                                                                                                                                              Ezustea Mikel Casas lehendakariaren abokatuaren eskutik iritsi da, epaiketarekin jarraitzearen alde agertu baita. Epaileek auzipetutakoak absolbitzea nahi duela adierazi du.Bere hitzetan, lehendakariak, Lopezek, Aresek eta Batasunekoek jada bete dute zigorra akusatuen aulkian eseriz, eta orain errugabe direla frogatu behar da.Casasek gaineratu du Ibarretxek egin behar zuena egin zuela ezker abertzaleko ordezkariekin batzartu zenean, eta ez duela egin beste Gobernu demokratiko batzuek ere egin duten ezer.Azkenik, akusazio popularrek (Ermuko Foroa eta Dignidad y Justicia elkarteak) epaiketarekin jarraitzea eskatu dute, eta Espainiako Gobernuak ETArekin egindako bileren aktak eskatu dituzte (Suitzako Henri Dunant zentroak ditu).Fernando Garcia Capelo Ermuko Foroaren abokatuaren arabera, bilera horietan adostu zen, hain zuzen ere, Batasuneko eta PSE-EEko ordezkarien arteko batzarra,Alderdien Legea de facto indargabetzeko.Bere esanetan, horrek erakutsiko luke Lopez eta Ares ez zirela ezker abertzaleko ordezkariekin batzartu 2006ko uztailaren 6an, ETArekin baizik.

 

0 comentarios