Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

Mikel Laboa hil da

Mikel Laboa hil da

Mikel Laboa musikaria  gaur,abenduak 1,goizaldean hil da Donostiako erietxean 74 urterekin. Ondoezak jota erietxera eraman dute eta goizaldeko 5.00ak inguru zendu da euskal musikagintzaren erreferente handia. Hil kapera zabaldu dute Errekaldeko beilatokian.Eguerdiko 12.00etan zabaldu dute Errekaldeko beilatokian hil kapera, eta bihar goizean erraustuko dute haren gorpua.Miren Azkarate, Lakuako eledunak adierazi duenez, Ibarretxeren Gobernua beste hainbat instituziorekin kontaktuan jarriko da merezitako omenaldia egiteko. Azkarateren ustez, "aparteko pertsona" zen Laboa, "guztiek maite eta miresten zuten". "Musikarekin erlazioa duen pertsona ororentzat erreferente zen", adierazi du.Bestalde, Donostiako alkate de Odon Elorzak "bihotz-bihotzez" deitoratu du Laboaren heriotza eta "musikaren eta euskal kulturaren berritzaile" handitzat jo du donostiarra.Iragan azaroaren 11ean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina ematea erabaki zuen.

Ibilbidea.Mikel Laboa Donostiako Alde Zaharrean jaio zen 1934.  urtean. 36ko gerra hasi zenean bere aitak Estatu frantsesera alde egin behar izan zuen, Laboaren amak bere zazpi semeak hartu eta Lekeitiora eraman behar izan zituelarik. Haurtzaroan gertatutakoak eragin handia izan du Laboaren obran.Medikuntza ikasketak hasi zituen 1953an eta 1963an amaitu zituen, 1967an haur neurosikiatrian espezializatuz.Lehen diska, Azken izenekoa, 1967an grabatu zuen Baionan. Gerora, beste hainbat euskal artistarekin lankidetzan, Ez Dok Amairu proiektuan hartu zuen parte. Bien bitartean, Laboak Bartzelonan bere bigarren diska grabatu zuen, eta hiru urte beranduago bi gehiago, Bertol Brechten olerkietan oinarrituta.Ez Dok Amairuk ibilbide oparoa izan zuen, baina 1972. urtean iritsi zen proiektuaren amaiera.1974ean Laboak diska bikoitza kaleratu zuen. Hiru diska kaleratu behar zituen berez, baina zentsuraren ondorioz ezin izan zuenez hori egin, azkenik Bat-Hiru izenburupean atera zuen lana.1980an Lau-Bost diska kaleratu zuen. 1984ean Mikel Iñaki Salvadorrekin lanean hasi zen, eta pianista handi horrekin kontzertuak eskaintzeaz gain 6 diska grabatu zituen 1985ean.1988an bere Lekeitio guztiak jaso zituen, eta Baga, Biga, Higa eta Itsasoa eta Lehorra izan ezik beste abesti guztiak berriro grabatu zituen.1989an 12 diska argitaratu zituen. Urte bete beranduago Laboa Kubara joan zen Euskal Herriko kulturaren beste hainbat erreferenterekin bertako musika eta artea zabaltzeko asmoz.Ondorengo diska, 14 izenekoa, Ez Dok Amairu leloarengatik 13 zenbakia ezeztatuz, 1994. urtean argitaratu zuen.Aurrerantzean Laboak hainbat kontzertu eskaini ditu, eta zuzeneko diska kaleratu zuen 1997an.

ORAIN aldizkariak goian begoela esan nahi du eta beti gogoratuz geure memoria.Musikaren zeruan zaudela,"Urak dakarrena,urak daroa..." kantatuko zaitugu eta bere abestiak beti geure bizitzan izango zaitugu.

0 comentarios