Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

ANVren legez kanporatzea berretsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Espainiako Auzitegi Gorenak irailean jo zuen legez kanpo EAE-ANV alderdi politikoa eta gaur epai hura berretsi egin du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. ANVko defentsak babes helegitea sartu zuen Konstituzionalean baina honek atzera bota du.Auzitegi horren arabera, Gorenaren erabakiak ez ditu elkartze politikoaren eta adierazpen eta ideologia askatasunen eskubideak urratzen, eta Gorenak nahikoa froga erabili zuen neurri hura hartzeko; ANV ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin lotu zuen.EHAK alderdi politikoa ere utzi zuen irailean Espainiako legetik at Gorenak.

0 comentarios