Blogia
ORAIN/Euskal Aldizkaria Katalunian

Euskal Autonomi Erkidegoa: Hauteskunde-kanpaina hasi da

Euskal Autonomi Erkidegoa: Hauteskunde-kanpaina hasi da

Euskal alderdiek gaur gauean hasiko dute hauteskunde-kanpaina, eta horretarako kartelak itsatsiko dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan. EAJk Gasteiz eszenatokitzat hartu du, EA eta UPyD bezala; PSE-EEK, aldiz, Portugaleten egingo du ekitaldia; PP eta EB Bilbon izango dira eta Aralar Donostian, alderdi politiko ezberdinek Europa Pressi jakinarazi diotenez. Ezker abertzaleak,momentuz,ez da aurkeztuko kanpainan.
EAJ
"Orain baino gehiago, Ibarretxe" lelopean EAJko lehendakarigaiak eta Iñigo Urkullu EBBko presidenteak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo dute ekitaldia; berton, alderdi jeltzaleak karpa bat jarriko du. Informazio gehiago www.eaj-pnv.eu.

PSE-EE
PSE-EEk, aurrekoetan bezala, Portugaleten emango dio hasiera hauteskunde-kanpainari. "Patxi Lehendakari" lelopean garatuko dute hauteskunde-kanpaina sozialistek. "Ajuria Enearako bidearen hasiera izatea" espero dute PSE-EEkoek. Informazio gehiago www.socialistasvascos.com.
PP
Bilboko Euskalduna Jauregia popularrek aukeratutako eszenatokia izango da hauteskunde-kanpainari hasiera emateko. Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak eta alderdiko presidentea den Mariano Rajoyk hitzaldia emango dute gaueko bederatzietan. Kartelak itsatsiko dituzte, gainera, gauerdian. Informazio gehiago www.ppvasco.com.
EA
Arabako hiriburuan ere Unai Ziarretalehendakarirako hautagaia izango da, arratsaldeko zortzietan.Kanpainari hasiera emateko Eusko Legebiltzarraren aurrean hitzaldiaemango dute, "Independienteak" lelopean. Informazio gehiago www.euskoalkartasuna.org.

Ezker Batua

Ezker Batua Bilbo aukeratu du ere hauteskunde-kanpainari hasiera emateko, Ezkerreko alderdiaren egoitzan Javier Madrazo zerrendaburuak hitzaldia emango du zortzi eta erdietan hasiko den ekitaldian. Informazio gehiago www.ezkerbatua-berdeak.org.
Aralar
Ordu erdi lehenago, Donostian Aralarrek hasiera emango dio hauteskunde-kanpainari. Informazio gehiago www.aralar.net.

TOTA LA INFORMACIÓ PERMANENT DE LA CAMPANYA A ORAIN 24 KANALA (DIAL 0)

0 comentarios